Sutan Grafik Diseño Grafico Diseinu grafikoa

 bio 

SUTAN    GRAFIK

 

Hainbat urtez freelance moduan zein diseinu agentzietan lanean ibili ondoren sorturiko proiektua.

Enpresa, kolektibo, musika talde, kultur elkarte eta bestelako eragileentzako diseinu lanak burutzen dira, bakoitzaren errealitatearen perspektibatik, zure beharrizanen araberako soluzio grafikoak sortuz.

Zerbitzu integrala eskaintzen dugu. Behar dituzun produktu grafikoen ideazio, sorkuntza eta gestio prozesu guztiaz arduratzen gara, gure esperientzian oinarritutako aholkularitza pertsonalizatua eskainiz. Hau da, eskatutako produktu grafikoak zure etxera iritsi bitarteko lan guztiak gure gain hartuko ditugu.

ALEX TURRILLAS

 

Deban (Gipuzkoa) jaio nintzen 1992ko irailaren 23an. Politika Zientzia eta Administrazio Publikoaren Kudeaketa (UPV/EHU Leioa) ikasi eta gero nire bokazioa zen diseinu grafikoan murgiltzea erabaki nuen. Ondorioz, Argitalpen Inprimatuen eta Multimedia Argitalpenen Diseinu eta Edizioko goi mailako zikloa ikasi nuen (LHII Mendizabala Gasteiz).

Historian, musikan eta arteetan zaletua.

/

  • Facebook
  • Instagram